Aranburu landaetxean etxean bezala sentituko zara


FAMILIAKOEKIN EUSKADI EZAGUTZEA

Txikienek landa-inguruneaz gozatzeko aukera izango dute, gure etxetik bertatik hasita.

 Jolasparkean, jolastu eta lagun berriak egingo dituzte; gure animaliei jaten emateko eta inguratzen gaituzten mendiez gozatzeko aukera ere izango dute.

 

sopa de pescado restaurante Zestoa, Aizarna

Joseba Arguiñanoren programaziorako gure arrain zopa goxoa prestatzen eta dastatzen eitbn

Etxeko edalontzia, Aizarna Aranburun oraindik zerbitzatzen den “vintage” postrea

EITB Nahieran: Joseba Arguiñano Sukalerrian | 3. denboraldia Arkume duruma jogurt saltsarekin eta hummusarekin

Bildotsa Burduntzira
Gure sukaldaritza antzina da eta gure etxean tradizioari eusten diogu.
Probatu nahi baduzu eska dezakezu.

ARANBURU 

XVI. mendeko baserri eraberritua. Mendiz inguraturiko Aizarna bailararen erdian kokatua. Kostaldetik 10 kilometrotara. 6 logela bikoitz ditu, bakoitza bere bainugela, telebista eta internetarekin (WIFI). Bezeroarentzat egongela. Taberna eta jatetxea ere baditu eraikin berean. Zestoako Bainuetxetik, Loiolako Santutegitik eta Pagoetako Parke Naturaletik hurbil. Ezinduentzat bereziki egokitutako logela. Terraza handi eguzkitsua, aparkalekua eta umeentzako parkea. Nekazal gune lasai batean. Famili giroa eta etxeko janaria.

Alojamendu hau Zestoako Aizarna auzoan kokatzen da, Zestoatik minutu batzuetara kotxez dago.

Aranburu landaetxeak 6 gela bikoitz ditu gehi ohe osagarriak, guztira 18 pertsonentzako tokia du etxe honek.

Gure etxean zaudeten bitartean, egongela goxo batetaz gozatzeko aukera izango duzute, bertan irakurri, deskantsatu pentsatu edota lasaitasunez eta patxara ederrean egoteko. Gure etxeak, jangela bat ere badu, gosariez gain, bertan bai bazkariak eta afariak zerbitzatzen dira.

Tabernatxo bat ere badugu barnean. Leku honek bere urteak baditu eta itxura zahar baina erosoa daka, istorioz betea. Txoko liluragarri, xarma duena, paseotxoa bat eman edota mendi buelta baten ondoren, lasai egoteko toki paregabea.